Minimotos's profileMINIMOTOS ERANDIOPhotosBlogListsMore Tools Help

Blog


    July 10

    MINIMOTOEN ARAUAK

    NORMAK ETA ARAUAK (MINIMOTOS ERANDIO 2008)

    INSKRIPZIOA:

    Izena, Abizenak, Jaiotze data, Helbidea, Herria, edo lasterketan NAN zenbakia (NAN-a lasterketa egunean aurkeztu behar da) eta minimoto mota (txinatarra, polini edo antzekoak),dena minimotosoerandio@hotmail.com-en edo lasterketan 

    Antolatzaileek (organizazioak) ulertutzat emango du, formularioa bete duten parteartzaile guztiek norma eta arauak irakurri eta onartu egin dituztela.

     

    • Mailak, gazte eta nagusi izango dira. Gazteak 0 eta 14 urte bitartean eta nagusiak 15 eta 99 urte bitartean. Txinatar, polini edo antzekoa minimoto modalitateekin. Modalitate bakoitzean 1, 2 edo 3 manga egon daitezke, zenbat pilotu apuntatzen diren kontutan hartuz.
    • Beharrezko gutxieneko janzkera motorra eta kaskoa dira, hauez gain gasolina soberan eduki behar da eta protekzio janzki bat eraman, ezin bada, belaunetakoa, ukondokoa eta eskularruak eraman.
    • Pilotu bakoitzak motor bakar bat edukiko du lasterketan, eta ez da onartuko parteartzaileen artean minimoto aldaketarik.
    • Heltzerakoan pilotu bakoitzak antolatzaileen (organizazioaren) "informazio"-ra abiatu behar da, eta han bere DNI-a, kaskoa eta minimotoa aurkeztu behar ditu, orduan jarri behar duen dorsal bat emango zaio (papera imperdibleekin edo pegatinaz eginikoa).
    • Irteera, motora martxan egonda eta bandera baten bitartez izango da. Lehenik ezagutze buelta bat emango da.
    • Aldez aurreko irteera ematen duen pilotuak azkenengo posizioan jarriko da parrillan.
    • Segurtasuna:
    • lasterketan zehar momentu guztietan osasun asistentziako ibilgailu bat egongo da.
    • Proba hau AMATEUR-ra da, ez du ez Euskadiko ez inongo txapelketarako kontatuko.
    • ORDUTEGIA:
    • Hasiera 16:00-etan (dorsalak 15:30-etan emango dira).
    • Entrenamendu askeak:
    • sesioa gutxienez 10-15 minutukoa izango da kategoria bakoitzean zenbat pilotu apuntatu diren kontutan hartuz.
    • Kronometratuak:
    • lehen Formula 1-ean egiten zirenen antzerakoak izango dira. Pilotuak dorsalengandik irtengo dira banaka eta buelta bateko denbora kronometratuko da, honekin irteera postu bat emango zaie.
    • Guztiek bere irteera lekua eduitzean lasterketa hasiko da, 15 minutuko iraupen batekin (ez dago zihur).
    • Lasterketa egunean baloratuko da lasterketaren antolaketa

    ARAUAK ALDAKETAK EDUKI DEZAKETE, HAUEK KOMUNIKATU BATEN BIDEZ JAKINARAZIKO DIRA.